Prentsa oharra

Anni Albers: Ikusmena ukitu

  • Data: 2017ko urriak 6 – 2018ko urtarrilak 14
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui

 

  • Bauhaus eskolako artista sonatuenetako bat eta Black Mountain College eskolako funtsezko pertsonaia izan zen Anni Albers; ehun-artea berritzeko bidea urratu zuen, bai eta praktika tradizionaletan hizkuntza grafiko modernoa txertatzekoa ere.
  • Bere ideia estetikoetan erabili zituen arte-baliabideen oinarrizko elementuak izan ziren nagusi, ehungintzakoak eta grabatuetakoak bereziki, horien bitartez leuntasun eta konplexutasun handiko motiboak sortuko baitzituen.
  • Erakusketan “ehun pikoriko” ugari daude ikusgai; horietan, bilbeen perfekzio formala beha daiteke, baita pintura moderno eta abstraktuari dagozkion hainbat kezka ere, oraingoan ehungintza-lanera ekarrita. Izan ere, antzinakoa eta era berean industria-gizarteari lotua dago ehungintza.
  • 1963an, Albersek ikerketa-espazio berri bat aurkitu zuen inprimatze-tekniketan —serigrafiak, urtintak, litografiak eta offset edizioak—, eta horiek 1970eko hamarkadatik aurrera ehunekin egindako lan zuzenaren lekua hartu zuten.
  • Artea, ekoizpen handietarako diseinu gisa, gehiengoarengana zabaldu zitekeelako Bauhaus eskolaren ideia zabaltzen jarraitu zuen Albersek. Ehungailuan egindako lana alde batera utzi ondoren, hainbat elkarlan gauzatu zituen oihal-fabrikatzaile industrialekin. Lan horietako batzuk erakusketa honetan daude ikusgai.

Guggenheim Bilbao Museoak Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketa aurkezten du, ibilbide xehe bat zazpi hamarkadatan zehar ehun-artearen baitan izan den artista aitzindariaren obran zehar. Josef eta Anni Albers Foundation erakundearekin elkarlanean burutu dugu, eta Albersen obrara egindako gerturatze kronologikoa da erakusketako ibilbidea. Era berean, epe eta sail desberdinetako lanen arteko konexioa ulertzeko aukera ematen du, behin eta berriro errepikatzen diren motibo eta ideien eta gauzatze iragankorren berri emanez. Halaber, erakusketak, artista honen kasuan, materialak eta lan-teknikak ideiaren aurretik nola dauden islatzen du, bai eta horiek, kasuan kasu, ideia nola zuzendu eta definitzen duten ere.

 

Deskargatu PDFa

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.