Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak “megaselfieak” egingo dizkie XX. Urteurrenaren oroigarri berezi bat nahi duten guztiei

Guggenheim Bilbao Museoak Megeaselfie #ZorionakGuggenheimBilbaoXX ekintza burutuko du uztailaren 6, 7 eta 8 egunetan, 13:00etatik 21:00etara, bere XX. Urteurrenaren baitan. Aukera dibertigarria izango da bertako publikoak nahiz bisitariek Museoa zorion dezaten haren Urteurrenagatik; horretarako, bikoteka XX sinboloa osatu beharko dute, eta trukean oroigarri paregabea eskuratuko dute: argazki-bideo bat da, eta parte-hartzaileen lehen plano batetik abiatuta, haien geoposizioa ateratzen du, atzealdean Gehry-ren eraikina oso-osorik erakusten duen zoom-out efektuaren bidez.

Hala, ekintzako langileen argibideak jarraituz, parte-hartzaileak argazkia ateratzeko prestatutako puntuan ipiniko dira itsasadarrari begira, “Ama” eskulturaren gunean, eta beste ertzetik zoom-out argazki bat egingo zaie; argazki hori minutu batzuen buruan jasoko dute e-posta bidez, oroigarri gisa gorde edo nahi dutenekin partekatu dezaten.

Lekua: Abandoibarra pasealekua, “Ama” eskulturaren alboan.

Informazioa: horretarako espreski prestatutako Edukiontzian

Eguna eta ordua: uztailak 6, 7, 8, 13:00etatik 21:00etara

Zabalik eta doan hurbiltzen diren guztientzat

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.