Prentsa oharra

Zinemaren hasierak eta musika zuzenean Guggenheim Bilbao Museoan

Hurrengo larunbatetan, ekainak 3, Guggenheim Bilbao Museoak zuzeneko musika eta zinema uztartzen dituen jardueraren bigarren saioa hartuko du. Georges Méliès-en lehen zinema-grabazioak proiektatuko dira, Peter Pons DJ entzutetsuaren doinuekin batera.

Peter Ponsek, Georges Mélièsen hiru film laburri jarriko die musika: Les Hallucinations du Baron de Münchausen, À la Conquête du Pôle eta Le Voyage à travers l'Impossible.

Jarduera hau Guggenheim Bilbao Museoak antolatu eta Vinyl Lovers Films-ek ekoitzi du, Paris, mende amaiera : Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak erakusketaren aitzakipean ; hori irailaren 17 arte egongo da Museoan erakusgarri.

Ordua: 19:00    Lekua: Entzungela

Iraupena: 45 minutu

Sarrerak: 4€ Museoaren Lagunak eta 6€ Publiko orokorra. Webgunean eta Museoko txarteldegian eskuragarri

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.