Berlingo Filarmonikako kontzertuen zuzeneko emanaldia proiektatuko du Guggenheim Bilbao Museoak, Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin lankidetzan
Abenduaren 4an, igandearekin, goizeko 11etan Berlingo Filarmonikaren Gabonetako familientzako kontzertua emango du Museoak, zuzenean. Sara Willis tronpa-jotzaileak eta Filarmonikaren tronpa-taldeak Franz Schindlbeck perkusio-jotzailearekin batera joko dituzte Ho, Ho, Horn! Egitarauko doinu dibertigarri eta harrigarriak Berlinen, eta Bilbon kontzertuko horren zuzeneko emanaldia ikusteko aukera izango dugu.
Abenduaren 17an, larunbatarekin, arratsaldeko 7etan, Beethoven-en eta Bruckner-en kontzertua emango du Museoak. Omen handiko Christian Thielemann-ek zuzenduko du orkestra, eta bakarkako pasartea eskainiko digu Rudolf Buchbinder piano-jotzaile austriarrak.
Bilboko Elkarte Filarmonikoak TopARTE proiektuan hartu du parte. Horren bidez Museoak EAEko kultur eta arte elkarteekin lankidetzak garatzen ditu, inguruko eragile horiekin harremanak estutzeko haren XX. Urteurrenean.
AGENDA
Abenduak 4, igandea, 11:00
Gabonetako familientzako kontzertua Sarah Willis eta Franz Schindlbeck-en eskutik: Ho, Ho, Horn!
Abenduak 17, larunbata, 19:00
Beethoven eta Bruckner, Christian Thielemann-en eta Rudolf Buchbinder-en eskutik
Lekua: Museoko Entzungela.
Sarrerak: doakoak; ezinbestekoa da txarteldegian zein webgunean aurretik eskuratzea.
Bilbon, 2016ko abenduaren 1ean