Guggenheim Bilbao Museoak urteurrena ospatuko du Iberdrolari esker doako sarbidea eskainiz asteburuan
Asteburu honetan Guggenheim Bilbao Museoaren urteurrena ospatuko da eta urriaren 22an eta 23an, larunbat eta igandearekin, doakoa izango da sarbidea herritarrei eskertzeko 19 urtez Museoa babestu dutela. Ateak zabalik asteburuarekin hasiera emango zaie XX. Urteurreneko ospakizunei; hurrengo hamabi hilabeteetan garatuko dira, 2017ko urrira arte.
Iberdrolari esker, larunbatean, gaueko 10ak arte egongo da Museoa irekita, eta, beraz, erakusketak gauez bisitatzeko aukera izango da. Horrez gain, larunbatean ere, bisitariek Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertu batez gozatu ahalako dute; bandak Orkestrako Zuzendaritzari Buruzko Topaketen amaierako kontzertua eskainiko du Atrioan, 20:00etan.
Doako sarbidea eskaintzeaz gain, hainbat ekitaldi berezi hartuko ditu Guggenheim Bilbao Museoak asteburuan:
Ostiral gauen Art After Dark saioa egingo da Atrioan, Patrice Bäumel, Vibronics eta Lourdes Madow-ren eskutik. Larunbatean BAD Jaialadiaren Hariak ikuskizuna izango da Entzungelan, zeinetan formatu handiko txotxongiloek eta hip-hop eta break dance dantzariek esku hartuko dute. Igandean izen handiko Tom Gold Dance konpainiak November Steps koreografia dantzatuko du, Guggenheim Bilbao Museorako bereziki egokitu duena Tom Gold dantzari eta koreografoak —bi hamarkadaz New York City Ballet-eko bakarlaria izan zenak—.
Bilbao, 2016ko urriaren 19a