2016ko udan bisitari kopuru handia izan du Guggenheim Bilbao Museoak; historiako onenetako bat izan da gai horri dagokionean. Uztailean eta abuztuan 315.356 pertsonak ikusi dituzte Museoko erakusketak, 2015eko udan baino 2.419 gutxiago; iazkoa udarik onena izan zen Museoaren historian; 2014an baino 35.269 bisitari gehiago izan dira aurten.
Informazio gehiagorako, mesedez, irakurri atxikitako prentsa oharra.
Bilbon, 2016ko irailaren 1an