Prentsa oharra

Artea ikasbide erakusketa beste behin Guggenheim Bilbao Museoan

Datak: ekainak 14–irailak 18
Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko hezkuntza gunea
Babeslea: BBK

  • Sei eta hamabi urte bitarteko 119 ikaslek, EAEko eskoletakoak, Museoko hezkuntza gunean erakusgai dauden artelan berezi hauek sortu zituzten.
  • Artea ikasbide egitarauak eskola curriculumeko gaien ikasketa errazten du jolasaren eta artegintzaren bidez.
  • Museoko entzuteko gidek, bigarren urtez, egitarauaren informazio orokorra eta Artea ikasbide erakusketako artelan batzuen azalpenak eskainiko ditu, beste erakusketetan egiten den bezala.

“Proiektu honen parte izango ginela jakin nuenean emozioa sentitu nuen, baina beldur nintzen ere bai; eta urduri nengoen, artista bat ezagutuko nuen eta. Museora joan ginenean metalezko armiarma bat eta lorezko txakur bat ikusi genituen, baita Alex Katzen margolanak eta pelikula ere; pelikula bikaina izan zen”. Horrela azaldu zuen Santa María de Vitoria eskola publikoko haur batek Artea ikasbide egitarauak eragindako zirrara; aurtengoa egitarauaren hemeretzigarren edizioa da.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.