Prentsa oharra

Artelan nabarmenak ikasleentzako eskuragarri jarriko ditu Guggenheim Bilbao Museoak

Apirilaren 25ean, astelehenean, aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak hezkuntza proiektu aitzindari bat: Bildumako artelan gailenetako batzuk aztertzeko aukera emango die Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei, Apple-n iTunesU plataforman erabilgarri egongo diren 20 ikastaro interaktiboren bidez.

HEDABIDEETARAKO AGENDA

Apirilak 25

11:00: Prentsaurrekoa

11:20: Adibide praktikoa Lauaxeta Ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleekin.

Bertan izango dira: Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia; Marta Arzak, Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Zuzendariordea; José Ramón Navarro, Apple Distinguished Educator  eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea; Iker Aburto, Apple Distinguished Educator eta Zornotzako Lauaxeta Ikastolako irakaslea; eta ikastetxe horretako Bigarren Hezkuntzako 25 ikasle.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.