Prentsa oharra

Eskuraketa: Oteizaren Leonardoren Omenez

OTEIZAREN LEONARDOREN OMENEZ, GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK ESKURATUTAKO AZKENEKO ARTELANA

Guggenheim Bilbao Museoak Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa, 1908 - Donostia, 2003) euskal eskultorearen obra berri bat eskuratu du, 2005az geroztik Guggenheim Bilbao Museoak bere Bilduma Propiorako artista honen obratik eskuratu izan dituen lau eskulturari (Bost Malevich ale makur dituen eraikuntza hutsa, 1957; Hillargia, 1957; Esferaren desokupazioaren entsegua, 1958 eta Irekidura handia duen kutsa hutsa) gehitu zaiona.

Leonardoren omenez, Leonardoren Deikundearen omenez (1958) ere ezagun den obra, artistaren ibilbide joriaren azkeneko etapako lana da, haren Azkena ematen duten obren barruan sartzen dena, eta honen barruan Orioko eskultorearen sail adierazgarri eta garrantzitsuentzat hartutakoaren Kutxa Metafisikoak sailari dagokio.

Azkena ematen duten obrak, 1958 eta 1959 urte bitartean eginak, Oteizaren lan esperimentalaren muina dira, iritzien arabera eskultura modernoaren eta zehatzago eskultura minimalistaren testuinguruan oihartzun eta garrantzi handiena izan duena.

Familia esperimental handi honen barruan Kutxa Metafisikoak saila, aurretik egindako maketa eta modeloetan oinarrituta egina, bi triedroek osatutako obrak dira, bata marmolezko oinarri batean finkatuta eta bestea pixka bat lekuz mugituta. Irekitzen eta ixten diren errezeptakuluak dira, barneko espazioa taupada bat balitz bezala erakutsiz, eduki espiritual sakona duen arnasa balitz bezala, alegia.

Guggenheim Bilbao Museoaren

Bilbo, 2007ko irailak 25

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.